Igarotako bidearen kronologia bat

Dagoeneko eska daitezke Elsa Punset eta Angel Morales entzuteko sarrerak

Elsa Punset-ek eta Angel Morales-ek bihar, asteartean, 19:30ean emango duten Sonríe aunque no tengas ganas hitzaldirako gonbidapenak dagoeneko eskuratu daitezke. Kursaal jauregiko hitzaldia doakoa izango bada ere, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea, tokia mugatua delako. Horretarako Ciclodialogos.com webgunea, elkarrizketak@komunikazioa.org posta elektronikoa eta 943-00 73 59 telefono zenbakia erabil daitezke.

Elsa Punset, besteak beste, Filosofia eta Letretan lizentziatua da Oxford Unibertsitatean eta adimen emozionalaren inguruko gaietan aditua da, hainbat liburu idatzi dituela. Angel Morales berriz, Medikuntza eta Kirurgian lizentziatua da, eta Donostia Unibertsitate Ospitaleko Erradiologia Zerbitzuko burua da. Bi hizlariek baikortasuna eta honen aldeko gauzak jorratuko dituzte solasaldian.

Hitzaldi hau Gipuzkoako Foru Aldundiak, Donostia Unibertsitate Ospitaleak eta Euskadiko Kutxak sustatutako Elkarrizketak zikloaren barruko alea da. Sorta honetan etika , zientzia eta humanismoa bezalako gaiak jorratzen dituzte.

HITZAkide HITZAkide