Lagun Aro GBCko Sergi Vidal (Argazkia: ACB Photo)
Gaur goizean egin dute ACB Endesa Ligako Play offen aurkezpena. Hainbat sari eman dituzte bertan, tartean, Ligako boskote onenarena; eta GBCko Sergi Vidal eta Andy Panko hautatu dituzte boskoterako, honakoekin batera: Sergio Llull (Real Madrid), Mirza Teletovic (Caja Laboral) eta Erazem Lorbek (FC Barcelona Regal). Bestetik, Pankok denboraldiko MVP saria jaso du, eta bere emazteari eskaini dio. Datorren maiatzaren 17an abiatuko da play offa, eta Ligako zortzi talde onenak izango dira nor baino nor: Lagun Aro GBC, Bartzelona Regal, Lucentum Alicante, Valencia Basket, Real Madril, Banca Civica, Caja Laboral eta Gescrap Bizkaia. Donostiako taldearen aurkaria Valencia Basket izango da, eta partida irabazten badu finalerdietan izango da, Bartzelona-Alicante partidako irabazlearen aurka.