'Txillardegi' liburuaz hitz egin du Fito Rodriguezek Irutxuloko Hitzarekin
Fito Rodriguezek Txillardegi liburua argitaratu du Erein Argitaletxearekin. Liburu fina da, 44 orrialde baino ez ditu, eta duela gutxi hil zen Jose Luis Alvarez Enparantzaren inguruan kaleratutako lehen saiakera lana da. Azken batean, idazle eta euskaltzale donostiarrak utzitako ondarera hurbiltzeko aukera ematen du liburuxkak. Fito Rodriguezekin hitz egin du IRUTXULOKO HITZAk, eta ostegunean kaleratuko du liburuaren inguruko elkarrizketa. “Hurbilpen bat da, besterik gabe, eta hemendik aurrera ziur gehiago egongo direla”, adierazi du Rodriguezek.