Kontseiluak 'Euskaraz bizi nahi dut' dinamika aurkeztu dio Donostiako euskalgintzari
Kontseiluak Euskaraz bizi nahi dut ekimena aurkeztu dio Donostiako eta inguruko euskalgintzako ordezkariei eta banakoei, Parte Zaharreko Doctor Camino liburutegian gaur arratsaldean egindako bileran. Bagera, AEK eta euskararekin zerikusia duten beste hainbat eragileetako kideak izan dira Kontseiluaren azalpenak entzuten.
Kontseiluaren izenean, Maite Indak euskararen normalizazioan izandako garapena, eta etorkizunerako erronkak mahai gainean jarro ditu ere. Euskararen zabaltzean Bai euskarari eta Euskaraz bai leloen harrera ezberdina azaldu du, eta baita Euskaraz bizi nahi dut dinamikaren zioak ere.
Dinamika berriarekin Kontseiluak lortu nahi duena “pentsamenduaren aldaketa” dela adierazi du Indak, eta hori egiteko gaitasuna egon badagoela adierazteko alkohola eta gidatzearen inguruko azken hamarkadako iritzi aldaketa ekarri du gogora.