Rafael Berrio eta Mursego izango dira hurrengo Homeless musika jaialdian
sarrerak, 12 eurotan.
Ekainaren 8an Phantasma ikuskizuna aurkeztuko dute, Antiguako Seminarioan
Homeless Music jaialdiak hurrengo kontzertua iragarri berri du. Antiguako Seminarioko antzokian egingo dute musika emanaldia. “Jende askok kanpotik ezagutzen duen eraikina da. Gutxi dira, ordea, barrutik ezagutzen dutenak”, adierazi du Sergio Cruzadok, Ginmusica-ko arduradunak. Ezohiko agertoki batean kontzertu berezia ikusteko aukera izango dute musikazaleek. Rafael Berrio eta Mursegok elkarrekin sortu duten Phantasma poesia eta musika ikuskizuna aurkeztuko dute lehen aldiz jendaurrean. Ekainaren 8an izango da kontzertua. Bihar 12:00etan jarriko dituzte salgai