Mikel Aranburu eta Eñaut Zubikarai, Porrontxo jaietako sudurra jantzita. (Argazkia: Porrontxo jaiak)
Realeko kapitainak zelaitik kanpo ere konpromiso handiko pertsona dela erakutsi du
Mikel Aranburuk (Azpeitia, 1979) larunbatean utziko dio futbolari izateari. Anoetan jokatuko du azken partida, Valentziaren aurka. Hamalau urte eman ditu lehen taldea, eta zale askoren jokalari kuttuna izan da urte hauetan guztietan, Realaren ikur bihurtu arte. Larunbatean omenaldi beroa jasoko du Anoetan.
Azpeitiarra dotore aritu da zelai gunean, baina baita futbol zelaitik kanpo ere. Izan ere, pertsonaia publikoa izan arren, defendatzen dituen ideien alde aurpegia eman du, horrek behin baino gehiagotan arazoren bat eragin badio ere. Egunkaria auzian auziperatutakoei elkartasuna adierazi die; euskararen alde egin du Kilometroak jaia babestuz; presoen eskubideen aldeko manifestazioa babestu zuen iazko urtarrilean; Gernikatik Euskal Herrira deialdiarekin bat egin zuen… Mikel Aranburuk zelaitik kanpo egindako lanari buruzko erreportajea argitaratuko dugu Itzurun gehigarrian.