Maria Cristina hoteleko altzariekin 350.000 euro batu dituzte
Urte luzez Maria Cristina hotela apaindu duten altzariak salgai jarri zituzten martxoaren 26an eta oso erantzun ona izan du salmentak. Apirilaren 22a bitartean, Anoeta zelaiko seigarren atean zabaldu zuten azokan 5.400 altzaritik gora jarri zituzten salgai eta herritarrek ez zuten luxuzko hoteleko oroigarri bat eskuratzeko aukera galdu. Altzarien salmentarekin 300.000 euro biltzea espero zuen Donostiako Sustapenak. Aurreikuspenak gainditu dituzte eta 350.000 euro jaso dituzte. Udalaren kutxarentzat diru sarrera «interesgarria» izan dela esan du Josu Ruiz Sustapen zinegotziak.
Zenbait pieza saldu gabe geratu dira eta aurreraxeago merkaturatuko dituzte, likidazioan.

