Igarotako bidearen kronologia bat

3.000 korrikalari inguru espero dituzte Donostiako maratoi erdian

Lasterketa maiatzaren 20an jokatuko dute; lehen aldiz, helmuga eta irteera Bulebarrean izango ditu «Udalaren apustuetako bat hiriko kaleak kirol gune bihurtzea da, eta Donostiako maratoi erdia apustu horren barnean dago», adierazi zuen Josu Ruiz kirol zinegotziak atzoko agerraldian. Maiatzaren 20an jokatuko duten 21 kilometroko lasterketaz ari zen, berrikuntza garrantzitsu batekin datorrena. Izan ere, hamaika urtez irteera eta helmuga Zurriolan izan dituen arren, aurrerantzean, Bulebarrean izango ditu. Lasterketan 3.000 partaide inguru espero dituzte, baina 3.200 lagun jasotzeko ere prest dago antolakuntza. Momentuz, 2.800 izan dira izena eman duten atletak, baina maiatzaren 16a arte zabalik egongo da izen ematea. Antolatzaileen hitzetan, partaide kopuruak gora egin duen heinean, emakumeek ere gora egin dute. Momentuz, 480 emakumek eman dute izena, baina gehiago izatea espero dute. Maratoi erdiarekin batera, 10 Kilometroko Lasterketa ere jokoan egongo da, bosgarren urtez jarraian, eta emakume asko izaten dira bertan. Atzerritik ere partaide asko izaten dira, eta horiei begira bereziki, Korrikalariaren Azoka antolatzen dute urtero. Miramar jauregian egingo dute, maiatzaren 19an, 16:00etatik 20:00etara. Girorik ere ez da faltako ibibidean, izan ere, Djak egongo dira musika jartzen, 3´5 kilometroko. Puntakoen zain Espainiako Atletismo Federazioak ezartzen duen egutegitik kanpo dago maratoi erdia; beraz, oraindik ez dakite puntako zein korrikalari izango diren Donostian. Hala, faboritoak zeintzuk izango diren jakiteko ere itxaron egin beharko da. Iaz, esaterako, pronostikoekin bat egin zuen maratoi erdiak, eta lehenengo hiru postuak hiru marokoarrek bete zituzten. Irabazlea Abdellah Taghrafet izan zen, (1:02:05). Gainera, 2009tik David Kilel keniarrak zuen marka hobetu zuen, 27 segundoko aldearekin. Emakumezkoetan ere pronostikoak bete ziren, eta Beatrice Jepchumba izan zen lehena, (1:15:21). Edonola ere, herri proba izaera du maratoi erdiak, eta 21 kilometro egiteko gai den edonork parte har dezake. Maratoi erdia
  • Noiz. Maiatzak 20, igandea, 10:15ean. Aldi berean, 10 kilometroko lasterketa ere jokoan egongo da.
  • Non. Donostiako kaleetan; irteera eta helmuga Bulebarrean izango dira.
  • Distantzia. 21 kilometro.
  • Izen ematea. Maiatzaren 16ra arte izena emateko aukera egongo da, Internet bidez: www.mediomaratonss.com webgunean.
 
HITZAkide HITZAkide