Señoran txapeldun
Altzako Herri Biraren hirugarren ekitaldia jokatu zuten joan den larunbatean. 53 korrikalarik egin zuten 8 kilometroko ibilbidea; eta lehena, Irurako Unai Señoran izan zen. Lehen emakumezkoa, berriz, Larratxoko Naiara Casi izan zen. Mikel Varonak ere jaso zuen bere saria, lehen altzatarra izan baitzen. Maiatzaren 20an, Bidebietako Txanpontxo jaietako krosaren txanda izango da. Lasterketak 5’5 kilometro izango ditu eta izen ematea dagoeneko zabalik dago, sei euroren truke. U-51 edo Laister kirol dendetan eman daiteke izena, baita 627.137.201 telefonora deituta.

