Igarotako bidearen kronologia bat

Madarikazioari aurre egin beharko diote

Gorma Ramoneda presidentearen iritziz, Valentzia Basketek kezkatuta egon beharko luke Lagun Aroren aurka ‘play off’-etako final-laurdenetan jokatzeagatik. Donostiarrek, baina, ez dute sekula La Fontetan irabazi.

Betts eta Vidal, Valentzia Basket taldeko jokalariak gelditu nahian. (Argazkia: Luis Garca / GBC)

Lagun Aro Gipuzkoa Basketek balentria egin du titulurako play-offetarako sailkapena lortzen, duela hiru hilabete klubaren ibilbidean lehen aldiz Koparako txartela eskuratu zuen bezala. Final-laurdenetan Valentzia Basket izango du aurkari, eta lehen bi partidak datorren aste- ko ostegunean (La Fonteta, 20:30ean) eta igandean (Illunbe, 12:30ean) izango dira. Hirugarren norgehiagoka jokatu behar izanez gero –bi partida irabazi behar dira finalerdietarako sailkatzeko–, Valentzian jokatuko litzateke. Horrenbestez, kanporaketa gainditzeko La Fonteta kirolgunean partida bat gutxienez irabazi beharko dute Sito Alonsok zuzendutako jokalariek. Hala, madarikazioari aurre egin beharko diote donostiarrek; ACB Ligan daudenetik ez baitute sekula garaipena eskuratu Valentzian. ACB Ligari agur Lehen partida 2007ko maiatzean jokatu zuten Valentzian, denboraldi hartako azken jardunaldian. Igo berria zen Donostiako taldea, eta etorri zen lekutik itzuli zen urtebeteko epean: jaitsiera postuak ekidin ezinik,Valentzian bertan agur esan zion ACB Ligari. Egun Gescrap Bizkaia taldeko entrenatzaile Fotis Katsikarisek zuzentzen zuen Valentzia eta Porfi Fisacek, Gipuzkoa Basket. Etxekoek garaipen erraza lortu zuten (90-68), play offak buruan zituztela. Gipuzkoa Basket handik bi urtera itzuli zen Valentziara, martxoan, ACB Ligara 2008-2009 denboraldian bueltatu eta gero. Pablo Lasok entrenatutako taldeak berriro galdu zuen La Fontetan (75-66), erraz berriz ere. Gauzak zertxobait aldatu ziren hilabete batzuk geroago, azaroan, baina denboraldi horretan ere esku hutsik itzuli ziren donostiarrak Valentziatik (75-71). Sei minuturen faltan aurretik ziren (64-65), baina egun Bartzelonako jokalari Perovicek min handia egin zuen saski azpian, 17 puntu lortuta. 2011n, martxoan, berriro egokitu zitzaien gipuzkoarrei Ligako azken partida Valentzian jokatzea, eta egun horretan ere norgehiagoka galdu zuten (84-75); merezita, oraingoan ere. Euren arteko azken norgehiagoka joan den otsailean izan zen, denboraldi honetan bertan. Partida berdindua izan zen azken laurdena arte, baina, azkenean, valentziarrek eskuratu zuten garaipena (69-60). Etxean, bi garaipen Illunben jokatutako lehietan gauzak zer edo zer aldatu dira, baina, etxean ere, porrot gogorrak jaso ditu. Valentziari irabazitako partida bakarrak 2007ko urtarrilean (84-72) eta 2008ko abenduan (70-65) izan ziren; Gipuzkoa Basketek ACB Ligan jokatutako lehen bi denboraldietan, hain justu. Horiek izan ezik, gainontzeko norgehiakokak galdu dituzte donostiarrek: 2010eko maiatzean, 76-83; 2010eko azaroan, 75-82; eta 2011ko azaroan, 80-86. Bistan da Valentzia ez dela Lagun Arori hobekien egokitzen zaio aurkaria, baina estatistikak hausteko daude. Valentziarren aurkako partida guztien lekuko izan da David Doblas: Lagun Aro eta Valentzia Basketeko jokalarien artean, David Doblas da bi taldeek elkarren aurka jokatutako partida guztietan aritu den bakarra. Kantabriarrak, gainera, norgehiagoka txukunak egin ditu valentziarren aurka. La Fontetan, 90-68 galdu zuten egunean, Doblasek 23 puntu lortu zituen. 18 puntu lortu zituen, Illunben, donostiarrek 70-65 irabazi zutenean; 16 puntu aldiz, Illunben ere, 75-82 porrot egin zuten jardunaldian.
HITZAkide HITZAkide