Bertako gastronomiaz 25 eurogatik gozatzeko menuak eskainiko dituzte hiriko hamar jatetxek
Donostia Turismok Restaurant Week ekimena aurkeztu du
Hurrengo astean Restaurant Week ekimena abian jarriko dute. Uda sasoiaz kanpo, euskal gastronomiaz eta bertako produktuekin egindako jakiez gozatu ahal izango da hiriko hamar jatetxetan, 25 euroren truke (%8ko BEZa erantsi gabe). Menu eskaintza maiatzaren 21etik ekainaren 3ra bitartean izango da. Bokado San Telmok, La Cepak, La Fabricak, La Murallak, Bodegon Alejandrok, Astelenak, Ni Neuk, Patxi Aizpuruk, Barkaiztegik eta Narruk egin dute bat ekimenarekin.