Miles Smiles taldeak Spectrum Road ordezkatuko du Jazzaldian
Kontzerturako sarrerak itzuli nahi dituztenek antolatzaileekin harremanetan jarri beharko dute
Jazzaldiak atzo iragarri zuenaren arabera, Miles Smiles taldea uztailaren 23an izango da Trinitate plazan, Spectrum taldearen ordez. Izan ere, Spectrum taldeak biraren azken zatia bertan behera utzi du. Miles Davis omentzeko elkartu da Miles Smiles taldea: Robben Ford (gitarra), Kenny Garrett (saxoa), Wallace Roney (tronpeta), Joey DeFrancesco (Hammond organoa), Darryl Jones (baxua) eta Omar Hakim (bateria).
Emanaldiaren lehen zatia 20:00etan hasiko da, eta kontzerturako dagoeneko sarrerak erosiak dituztenek inolako aldaketarik egin gabe sartu ahal izango dute. Itzuli nahi dituztenek, jaialdiko bulegoarekin harremanetan jarri beharko dute: 943-48 19 00 telefonoan, edo infojazz@donostia.org postara idatzita.
Bestalde, Youn Sun Nah jazz kantari hegokorearraK Kursaaleko terrazan doako kontzertua emango du, uztailaren 23an, 19:00etan.

