Harkaitz Martinez eta Mikel Ugarte txalapartariak.
Donostian ostegun eta ostiralean izango dira zuzenean, Kursaal Auditorioan
Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Oreka Tx-ko Harkaitz Martinez eta Mikel Ugarte txalapartariak izango ditu lagun hurrengo emanaldietan. Ivan Fedelek Orkestrarentzat sortutako
Txalaparta izeneko obra estreinatuko dute. Daniel Muller-Schott biolontxelo jotzailea ere ariko da bakarlari gisa kontzertu programa honetan.
Ostegunean eta ostiralean Kursaal Auditorioan izango dira. Ondoren Gasteizen (maiatzak 21), Iruñean (maiatzak 22) eta Bilbon (maiatzak 23).