EAJ Urkiko zubia eraberritzearen aldekoa da
Egia eta Loiola batzen dituen zubiaren egoeraz ohartarazi du Martin Ibabe zinegotzi jeltzaleak. Oinezkoak eta autoak seguruago ibiltzeko lanak egin beharko liratekeela azaldu du; «are gehiago, Karlos I.eneko sarbidea deusezteko asmoa badago», erantsi du. Loiolako Erribera, Loiola eta Egia arteko lotura jende askok erabiltzen duela eta Karlos I.eneko sarbiderik gabe erabilera handiagoa izan dezakeela uste du Ibabek.