Igarotako bidearen kronologia bat

Museoen Nazioarteko Egunarekin bat egingo dute Donostian

Ostiralean, maiatzak 18, Museoen Nazioarteko Eguna izango da. Nazioarteko Museoen Kontseiluak Museoak Mundu aldakor batean. Erronka berriak, inspirazio berriak leloa hautatu du; eta Donostiako Museoen Sareak hainbat ekintza antolatu ditu horren harira, hiriko museoetan. Museo bakoitzeko egitarauaren berri izateko, honako webguneak bisitatu behar dira: eurekamuseoa.es, realsociedad.com, untzimuseoa.net, aquariumss.com, santelmomuseoa.com eta museumcemento.rezola.net.
HITZAkide HITZAkide