DEA ekipoen erabilera eta bihotz-biriken suspertzea irakatsiko du DYAk
Gipuzkoako DYA elkarteak oinarrizko bihotz biriken suspertzeari eta DEA ekipoen erabilerari buruzko ikastaroa egingo du datorren astean. Jarduera Arcco merkataritza guneko Lagunak autoeskolan egingo dute, astelehenean eta asteartean, 18:30etik 21:00etara bitartean. Ikastaro teoriko-praktikoa izango da, eta honen bidez, bihotz arnasketa geldialdia idetifikatzen, oinarrizko bihotz-biriken suspertze mugimenduak burutzen, eta DEA ekipoak (kanpoko desfibriladore automatikoak) erabiltzen ikasiko dute partaideek.
Edonork parte har dezake, ez baita aldez aurreko ezagutzarik behar. Parte hartzeko 943-46 46 22 telefonora deituta edo DYAren webgunean bidez izena eman beharko dute. Matrikulak 80 euroko kostua du.

