Dokak bost urte bete ditu
Festa egingo dute gaur 20.00etan
Donostiako Kafe Antzokiak bosgarren urtemuga ospatuko du gaur, 20.00etan. 2007ko maiatzaren 11n ireki zituen ateak Erregezainen kalean. Ordutik hona hainbat festa, antzezlan eta musika saio egin dituzte Dokan. Bost urte hauetan guztietan bizitakoa laburbiltzen duten ikus entzunezkoak proiektatuko dituzte. Festa giroan ospatuko dute urteurrena, pintxo eta edariekin. Eta musikarekin, jakina. La Jodedera taldea igoko da agertokira.