Igarotako bidearen kronologia bat

Udalak 14 elkarteri 11 lokal uztea erabaki du

Udalak hiriko 14 elkarteri 11 lokal utziko dizkie. Urtebeteko lagapena da, luza daitekeena. Partaidetza sailak datorren astean sinatuko ditu hitzarmenak eta banatuko ditu giltzak. SEO/BirdLife Donostik, Ankulegi- Euskal Antropologia Elkarteak, Gipuzkoako Eragozpen Taldea- Bidea Helburuk, Demagun Hausnarketarako Taldeak, Amnistia Internacional Donostiako Taldeak, Lilaton Taldeak, Loiolako Zuhaitz Taldeak, Bosko Zaleakek, ATECEk, Bizi Bidek, SOS Bebes Robados Euskadik, Asociacion Guipuzcoana de Fibromialgia y Astenia Cronicak, Intxaur Txikik eta Intxaurdi Kirol Elkarteak izango dute lokala.
HITZAkide HITZAkide