Ustezko haur lapurtuen auziaren harira, beste gorpu bat deshobiratu dute Polloen
Familia batek jarri zuen salaketa, eta epaileak frogak bilatzeko baimena eman du
Polloeko hilerrian hilobi bat ireki dute gaur goizean. Ustezko haur lapurtuen auziaren harira egin duten bigarren deshobiratzea izan da. Legezko Medikuntzaren EAEko Institutuko auzi medikuak izan dira Polloen, salaketa jarri duen familiarekin eta epailearekin batera. Urtarrilean ireki zuten lehen aldiz hilobi bat, Ocariz Sarrias familiak jarritako salaketaren harira. Legezko Medikuntzaren EAEko Institutuko zuzendariak, Carlos Roberok ziurtatu zuen hilkutxan ez zutela gorpuzkinik aurkitu.