Igarotako bidearen kronologia bat

Aste Nagusian Saguesen bost txosna jartzeko zozketa egingo dute

Jai-giroa sortzen laguntzeko helburuarekin, Donostia Kulturak Saguesen 5 txosna jartzeko zozketa egingo du. Abuztuaren 11tik 18ra (biak barne) Sagueseko zabalgunean 5 txosna jartzea izango da helburua. Horietatik 4 irabazi asmorik gabeko Elkarteen artean esleituko dira eta, gutxienez ere, bat lan eskubideen arlokoa izango da. Guztiak zozketa bidez esleituko dira. Parte hartzeko baldintzak honakoak dira: indarrean dagoen legediaren arabera eratuta egotea; Donostiako Udaleko Elkarteen Erregistroan inskribatuta egotea; helbide soziala Donostian izatea; eta eskabidea, Elkarteko Presidenteak sinatuta aurkeztea. Txosna hauek eskuratu nahi dituzten elkarteek euren jarduera Donostian gauzatu beharko dute, etengabe eta urtean zehar, eta beti boluntarioen bitartez. Halaber, talde hauen jarduerek ez dute irabazi-asmorik izango, ez dituzte merkatu-mozkinak bilatuko eta urtean zehar egiten dituzten jardueretarako laguntza gisa erabiliko dute. Helburu horrekin, 2011n elkarteak egindako jardueren egutegia ere aurkeztu beharko dute. Horretaz gain, egindako jarduerak justifikatzeko liburuxkak eta kartelak aurkeztu beharko dituzte, eta baita jarduera burutu dela egiaztatzen duen dokumentazioa edo euskarria. Elkarte bakoitzak eskabide bakarra aurkeztu ahal izango du.
HITZAkide HITZAkide