Igarotako bidearen kronologia bat

Lagunekin kantari programa ostiralean bukatuko da urteroko kantu-afariarekin

2012ko Lagunekin Kantari programa bukaerara iristen ari da. Gaurko saioa Larrotxenen egiten dituztenen azkenekoa izanda. Etxekoekin kantari izeneko saioan Intxaurrondo, Antigua, Amara eta Groseko kantuzaleek parte hartu dute. Ostiralean bukatuko da sorta antolatzaileek prestaturiko kantu-jira eta kantu-afariarekin.

Era berean, antolatzaileek jakitera eman dutenez, oraindik ere txartelak gelditzen dira kantu-afarirako. Artzak Ortzeok elkartean egingo den afarian egon nahi duenak Larrotxenen bertan erosi ahal izango ditu.

HITZAkide HITZAkide