Itsaso Gutierrez: "Aspalditik gabiltza musikaren munduan, baina ilusioa mantentzen dugu"
Jauko Barik, Keike eta Xarma musika taldeetan ibili ostean, On da Groseko Itsaso Gutierrezen proiektu berria. Hiru kidek osatzen dute On, Itsaso Gutierrezen gitarra eta ahotsa, Ibai Suarez baxularia, eta Denis Alberdi bateria. Taldea rock melodikotik abiatzen da, baina beste ukitu batzuk ere ematen dizkie bere abestiei. Taldearen lehen aurkezpen kontzertua larunbat honetan bertan izango da, Groseko Kortxoenea Gaztetxean, 21:00etan. Elkarrizketa egin dio IRUTXULOKO HITZAk taldeko abeslariari, Gutierrezi, eta biharko egunkarian kaleratuko du. “Aspalditik gabiltza musikaren munduan, baina ilusioa mantentzen dugu; eta hori oso zaila izaten da”, adierazi du Gutierrezek harro.

