Luis Liz Marzan zientzialariak zuzenduko du Biomagune ikerketa zentroa
Galiziarrak 2013ko urtarrilean hartuko du ardura berria
Luis Liz Marzon Galiziako zientzialari ospetsua Donostiako Biomagune ikerketa zentroko zuzendari berria izango da 2013 urteko urtarriletik aurrera. Kargua hartu bitartean Manuel Martin Lomas orain arteko zuzendariarekin elkarlanean arituko da. Irailetik aurrera Ikerbasque ikertzaile gisa hasiko da lanean, Biomagunek ohar baten bitartez adierazi duenez.
Liz Marzan Vigoko Unibertsitateko kimika fisiko katedraduna da. 15 urtez Vigo Unibertsitateko kimika koloidaleko ikerketa taldea zuzendu du eta naziarteko hainbat sari jaso ditu, besteak beste, Humboldt, Zientziaren DuPont, Burdinola Saria eta Kimikako Espainiako Elkartearena.

