Piraten bosgarren musika lehiaketa abian da
Parte hartzeko epea ekainaren 3an bukatuko da
Donostia eta inguruetako taldeek Donostiako Aste Nagusian merezi duten lekua eskaintzeko asmoz, Donostiako Piratek bosgarren musika lehiaketa antolatu dute: “Pasa den urtekoak izan zuen harrera ona eta parte hartze zabala ikusirik, aurten ere eskema bera jarraitzea erabaki dugu”.
Donostia eta inguruetako musika taldeentzako lehiaketa da. Donostia, Pasaia, Errenteria-Orereta, Lezo, Oiartzun, Andoain, Hernani, Astigarraga, Usurbil eta Lasarte-Oria-ko musika talde hasiberrientzako egitasmoa da. Soilik maketa edo disko auto-ekoiztu bat (gehienez) argitaratu duten taldeek parte har dezakete. Hizkuntzari dagokionez, euskaraz abesten duten taldeek lehentasuna izango dute.
Parte hartzeko, talde bakoitzak gutxienez 3 abesti eta taldearen informazioa (biografia laburra, argazkia eta harremanetarako datuak) bidali beharko ditu Donostiako Piraten posta elektronikora: izanpirata@gmail.com. Parte hartzeko epea ekainaren 3an bukatuko da.
Aurkezten diren talde guztietatik 9 hautatuko ditu epaimahaiak finalerdietarako. Bakoitzean hiru taldek joko dute, Donostiako txoko ezberdinetan. Zuzenekoetan epaimahaiak taldeen jarrera eta proposamena baloratuko du. Finalerdietako hiru talde hautatuek Donostiako Piraten Aste Nagusian kontzertua eskainiko dute, kaian. Epaimahaiak bi talde aukeratuko ditu eta kontzertuetara hurbiltzen diren ikusleek, hirugarrena.
2007ko martxoaren 12an egin zuten aurreneko Donostiako Piraten Musika Lehiaketa. Norabide zehatz batekin ekin zioten musika bidaia: parte hartzearena. Epe laburrean, Donostia, Oarsoaldea eta Buruntzaldeako 42 talde aurkeztu ziren lehiaketan.