Realeko belar hockey taldea Kopako txapeldun ordea izan da
Realeko belar hockey taldeak kopako finala galdu zuen atzo Club de Camporen aurka, eta txapeldun orde postuarekin geratu da. Partida 1-1eko berdinketarekin bukatu zenez, luzapena egin zuten, baina hor ere ez zen garailerik egon, eta penaltietan jokatu zuten guztia. Azkenean, Madrileko taldearentzat izan zen garaipena, txuri-urdinek lau penalti huts egin bait zituzten. Duela astebete bukatutako Ohorezko Mailako Ligan ere, bigarren postuan geratu zen Reala.
Edonola ere, datorren urtean berriro ere Euro hockey txapelketan jokatzeko aukera izango du talde txuri-urdinak.


