Igarotako bidearen kronologia bat

Richard Prum biologoak hitzaldia emango du bihar

Richard Prum biologo estatubatuarrak parte hartuko du bihar Jakiundek eta Ikerbasquek antolatutako Zientzia Foroan. Animalien kolore eta edertasunaren bilakaera naturan hitzaldia emango du Yale unibertsitateko Ekologian eta Bilakaera Biologian katedradunak. Animalien koloratzea eta honek edertasunaren kontzeptuarekin duen harremanaz mintzatuko da Prum, era didaktiko eta errazean bere ikerketen emaitzak aurkeztuz.

Saioa Andia kaleko kutxa aretoan egingo dute, 18:00etan hasita. Sarrera doakoa den arren, aurrez izena ematea ezinbestekoa da. Horretarako, 94-4399393 telefonora deitu  edo zientziaforoa@ikerbasque.net helbidera idatzi

 

HITZAkide HITZAkide