Azkue Literatur Sariak banatu dituzte
Julen Antxia gazte donostiarraren Mesopotamiako mamua narrazioa argitaratzeko gomendioa eman du epaimahaiak
Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan 2011ko Resurreccion Maria Azkue Literatur Satiak banatu dituzte. Gazteak literaturaren mundura erakartzeko sariak dira. Deialdia 11 eta 18 urte bitarteko gazteentzat izan ohi da. Narrazioa eta olerkia saritzen dira. Narrazio alorrean, 11 eta 14 urte bitarteko parte hartzaileen kategorian ez dute donostiarrik saritu. Epaimahaiak, ordea, Julen Antxia donostiarraren Mesopotamiako mamua narrazio lana argitaratzeko gomendioa eman du. Antxia Antiguako Luberri Institutuko ikaslea da.