Igarotako bidearen kronologia bat

'Etxekoekin kantari' saioa iruditan, 'Lagunekin kantari'-ren azken txanpan

Hainbat auzoetako kantu taldeetako kideak izan ziren taula gainean Etxekoekin Kantari saioan.

Hainbat auzoetako kantu taldeetako kideak izan ziren taula gainean 'Etxekoekin Kantari' saioan. (Argazkiak: Mikel Goñi).

Aurtengo Lagunekin Kantari ekimena bukaerara iritsiko da bihar ostiralean, amaierako kantu jira eta afariarekin. Hamaikagarren edizio honek arrakasta izan du. Publikoaren parte hartzea nabarmena izan da Larrotxeneko ekitaldietan, batez ere, astelehenean egin zen Etxekoekin Kantari izeneko saioan. Gros, Amara, Antigua eta Intxaurrondoko auzotarrak izan ziren astelehenean, taula gainean abesten eta aulkietan entzuten. Izan ere, hauxe izan baitzen saioaren berezitasuna: saio guztietan egon ohi diren gonbidatuak auzotarrak berak izan ziren.
HITZAkide HITZAkide