Igarotako bidearen kronologia bat

Enplegu Azokak 300 lan aukera eskainiko ditu

Ekainaren 6 eta 7an izango da Igarako Cemei eraikinean eta 39 enpresek hartuko dute parte

 Langabezia egoeran dauden herritarrei laguntzeko asmoz, ekainaren 6 eta 7an Enplegu Azoka egingo dute. Cemei enpresa gunean (Portuetxe, 23) izango da eta 300 lan aukera eta lan poltsa batean sartzeko beste 23 aukera eskainiko dituzte. Azken Enplegu Azoka azaroan egin zen eta 200 lan eskaintza egin zituzten.

Lanpostu horietako bat lortzeko, 1.500 eskaera jaso zituzten aurreko deialdian; oraingoan, berriz, 1.935 eskaera bideratu dituzte. Lan bila Donostia Sustapenera jo dutenak, berriz, 1.026 herritar izan dira.

Langile bila Enplegu Azokara jo duten enpresak, bestalde, 39 dira. Horietatik 34 egongo dira Cemein hautagaiak elkarrizketatzen. Beste bostek lan eskaintzak egin dituzte baina ez dute azokan parte hartuko.

Josu Ruiz Sustapen zinegotziak nabarmendu duenez, Sustapen Sailaren jomuga nagusia da langabeziari aurre egitea. «Krisi garaian erakundeek inoiz baino gehiago lagundu behar dugu», esan du. Helburu horretarako, Enplegu Azokaz gain, Ekonomia Sustatzeko Plana jarri dute abian. Udalaren planak 1.100 lanpostutik gora sortzeko asmoa du.

HITZAkide HITZAkide