Familiaren eta elikaduraren arteko harremana jorratuko duen tailerra antolatu du Kontsumobidek
Tailerrean parte hartzeko bi txanda izango dira, lehena, astelehen goizean, 10:30ean, eta bigarrena, arratsaldez, 17:00etan. Bertan izateko izena aldez aurretik eman beharra dago; 943-02 25 90 telefonoan edo formacion-gipuzkoa@kontsumobide.es posta elektronikora idatzita. Lantegi hauek Kontsumobidek zarategi pasealekuan dituen bulegoetan egingo dira.
Besteak beste, umeek elikagai berriak probatzeko estrategiak, familia-ereduaren garrantzia eta etiketak irakurtzen ikastea daude jorratuko diren gaien artean. Horiek guztiak eta gehiago ikusiko dituzte ordu eta erdi iraungo duen lantegian.

