III. Pintxo Solidarioaren Eguna ospatuko dute, bihar, Egian
TAU Fundazioak, Caritaseko Nazioarteko Lankidetzak eta Maria Reinako Misioak taldeek antolatuta, III. Pintxo Solidarioaren Eguna ospatuko dute, bihar. Plaza Haundin, besteak beste, magoak, batukada, jolas kooperatiboak, bidezko merkataritza azoka edota patata tortilla lehiaketa egingo dituzte, 11:00etatik 14:00etara bitartean.
Ekimenaren bidez bildutako dirua, Cochabamban (Bolivia) aurrera daramatzaten osasuna eta hezkuntza indartzeko proiektuetara bideratuko dute. Hauen bidez, 6 urte azpiko 449 neska-mutil kitxua eta aimarari lagunduko diete.
