Poesiaz beteko da Guardetxea ekainaren 6tik 10era
Jaialdiko ekitaldi guztiak doakoak izango dira, eta musikak, dantzak eta antzerkiak bat egingo dute
Juan Manuel Uria poetak aspalditik zuen ideia buruan, eta azkenean gauzatzea lortuko du. Izan ere, bere arreba Estherren laguntzarekin, Guardetxeko I. Poesia Jaialdia antolatu du. Beraz, Errenteria-Oreretako anai-arrebei esker, ekainaren 6tik 10era jaialdi ederraz gozatzeko aukera izango da hirian, dohainik. Poesia gainontzeko diziplina artistikoekin lotzea dute helburu; musika, dantza, antzerkia, performance-ak… «Jaialdiak kontzeptu zabal batetik hartu du ispirazioa, hau da, poesia ez dela gauza abstraktu bat, adierazpen poetikoa baizik», adierazi zuen Esther Uriak aurkezpenean. Poesia errezitaldiak, antzezlanak, kontzertuak, ibilaldiak… guztiek izango dute poesiarekin lotura, eta ia guztiek Urgulleko Guardetxean izango dute eszenatokia. Hala ere, bi ekitaldi Altxerri arte galeriaren tabernan izango dira.
Kalejira eta ibilaldia
Denetariko artistak igaroko dira jaialditik, eta bi jarduera ibiltariak izango dira. Batetik, ekainaren 6an bertan, kalejira poetikoa egingo dute, parte zaharreko kaleetan barrena; musika eta alaitasuna ez dira faltako bertan. Bestetik, azken egunean, Taxia irlara ibilaldi berezia egingo du Huts-Egin taldeak. Nahi duen guztiak parte har dezake, irlarainoko joan-etorria egingo duen txango poetiko soinudunean.
Datozen urteetan ere jaialdia antolatzen jarraitzeko asmoa dute, Euskal Herriko poesia hitzordu garran
Guardetxeko I. Poesia Jaialdiko egitaraua
Ekainak 6, asteazkena
- 17:00. Juan Carlo Eguillorren Poesia Visual erakusketaren irekiera. Guardetxean.
- 18:30. Joxe Caballeroren Tiempo y eco poema-bildumaren aurkezpena. Guardetxean.
- 20:00. Kalejira poetikoa, Guardetxetik irten eta Parte Zaharrean barrena. Poesiarekin batera, Taupada Batukada, malabaristak… izango dira.
- 21:30. La cigarra y el grillo , musika eta poesia ikuskizuna. Altxerrin. ekainak 7, osteguna
- 18:00. Juanjo Arangurenen Tu y yo poesia gunearen irekiera. Guardetxean.
- 20:00. Irakurketa poetikoak: Pablo Gonzalez de Langarika, Jose Fernandez de la Sota eta Julia Otxoa. Guardetxean.
- 21:30. Hitzez eta Hotzez kontzertua, Jose Luis Toledano eta Bego Bastarrikaren eskutik. Guardetxean.
- 18:30. Asier Vazquezen Besame entre la niebla poema-bildumaren aurkezpena. Guardetxean.
- 20:00. Irakurketa poetikoak: Carla Badillo Coronado, Angela Serna eta Juan Manuel Uria. Guardetxean.
- 22:00. Metrokoadroka taldearen Hura ez da lekua antzezlana. Guardetxean. ekainak 9, larunbata
- 10:00. Pidgin 10 fanzinea egiteko tailerra. Aurretik izena eman behar da. Guardetxean.
- 16:30. Walking Gallery hitzordua. Guardetxean.
- 19:00. Soinu-kontzertua, Ibon RGren eskutik. Guardetxean.
- 20:00. Irakurketa poetikoak: Beñat Arginzoniz, Jorge G. Aranguren eta Eli Tolaretxipi. Guardetxean.
- 22:00. Jupiter Jon taldearen kontzertua. Guardetxean.
- 00:00. Poesia erotiko errezitaldia, Fatima Frutosen eskutik. Altxerrin.
- 10:30. Taxia irlara, ibilaldi poetiko soinuduna, Huts-Egin taldearen eskutik. Guardetxetik irten eta Santa Klara uhartera joango dira. Aurretik izena eman beharra dago.
- 17:00. Epoje-Jepoe poesia filmaren estreinaldia: Loty Negarti. Guardetxean.
- 19:00. Irakurketa poetikoak: Oscar Manso eta lagunak. Guardetxean.
- 20:00. Butoh dantza, Marianela Ruiz de Leonekin. Guardetxean.
- 21:30. Palabras y canto kontzertua, Tasio Mirandaren eskutik. Guardetxean.


