Igarotako bidearen kronologia bat

Banda latinoen inguruko uste faltsuak argituko dituzte bihar, Koldo Mitxelenan

SOS Arrazakeriak antolatutako Adingabe eta gazte berrelkartuei buruzko jardunaldietako bigarren egunean, gazte hauen egokitzapen eta identitate arazoak aztertuko dituzte. Horretarako prestatu dute Problemas de adaptacion e identidad en jovenes inmigrantes reagrupados hitzaldia. Koldo Mitxelena kulturunean bihar, asteartean, 19:00etan hasiko da solasaldia, eta bertan Barbara Scandroglio psikologoak eta Victor Corona etnografoak hartuko dute parte.

Scandroglioren jardunak banda latinoak izango ditu ardatz; izan ere, horien inguruko topiko eta uste faltsuek asko baldintzatzen baitute hauen inguruko ulermena. Coronak, berriz, gazte hauek eskolarekin eta hizkuntza ezberdinekin duten harremana aztertuko ditu.

Hurrengo saioa ekainaren 7an izango da, eta La escolarizacion del alumnado inmigrante reagrupado izeneko hitzaldia emango dute Igansi Vila Mendiburu Psikologian katedradunak eta Jose manuel Palacios Berritzeguneko teknikariak.

HITZAkide HITZAkide