Igarotako bidearen kronologia bat

Jon Anzaren senitartekoei hitzordua eman diete Okzitaniako Tolosako auzitegian

Auzia daraman Myriam Viargues epailearekin izango dute bilera Jon Anza euskal preso ohia desagertu eta hil zenetik hiru urte pasatu direnean, haren senitartekoei hitzordua eman die Anza auzia daraman Myriam Viargues epaileak. Asteazkenean izango dute bilera, Okzitaniako Tolosako Auzitegian. Jon Anza kolektiboak ikerketa parlamentarioa zabaltzeko eskatu zuen joan den apirilaren 18an, Baionan emandako prentsaurreko batean. Okzitaniako Tolosako Auzitegiko instrukzio epaileak Jon Anza zenari buruz Tolosako prokuradorea ez duela galdekatuko ikusita, eta biktimaren familiari ez diola helaraziko mediku txostena, ikerketa parlamentarioa zabaltzeko eskatu zuen. Auzia behar bezala ikertu gabe ixteko arriskua dagoela ere esan zuen, kezka handiz. Kolektiboaren ustez, Tolosako Auzitegiaren asmoa Anzak heriotza naturala izan zuela azaltzea da, eta plataformak hori saihestu nahi du. Esaterako, Anza desagertuta egon zen 11 egunetan zer gertatu zen jakin beharra dagoela adierazi zuen, eta Tolosako erietxean 2009ko apirilaren 30etik maiatzaren 11ra arte nolako tratamendua izan zuen ere jakin behar dela ere esan zuen —maiatzaren 11n zendu zen Anza—.
HITZAkide HITZAkide