Isunak eta sei hilabeteko espetxe zigorrak ezarri dizkiete AHTren aurkako ekintzaileei
Epaiketa hasi baino lehen fiskaltzak eskatzen zuen hamaika pertsonetako bederatzirentzat bina urteko espetxe zigorra, beste batentzat bi urte eta bederatzi hilabetekoa, eta azkenekoarentzat isun ekonomikoa.
Epaiketaren aurka eta epaituei elkartasuna adierazteko hamarnaka pertsona bildu dira Kalkutako Teresa plazan, epaitegiaren aurrean egin duten elkarretaratze batean. AHT Gelditu! Elkarlana AHTren Aurkako Asanblada eta Donostiako ezker abertzaleak deitutako protestan, AHTren aurkako leloak zabaldu dituzte, eta baita azpiegitura honen harira egin beharreko hainbat ekintzaren inguruko informazioa ere.