AHTren aurkako ekintzaileen aldeko doinua
Gaur goizean Abiadura Handiko Trenaren aurkako (AHT) 11 ekintzaile epaitzen hasi dira Egiako epaitegian. Beraien absoluzioa eskatzeko egin den elkarretaratzean, azpiegitura honen aurkako leloak oihukatu dituzte. Elkarretaratzeari jai kutsua ere eman diote, trikiti doinuak egokitu eta Egun da Santi Mamiñe bezelako doinuei hitz egokituak ezarri dizkiete.