Josu Urrutiak, Athleticeko presidenteak, Pichichiren koadroa oparitu die hiru jokalariei, egindako lana eskertzeko (Argazkia: www.athletic-club.net)
Espero zena gertatu da, Athleticek ez dio kontratua berrituko Igor Gabilondori (Añorga, 1979). Berarekin batera, talde zuri-gorria utziko dute Aitor Ociok eta Koikili Lertxudik, klubarekin kontratua bukatuko baitute ekainean, eta ez dute taldean jarraitzeko eskaintza berririk jasoko. Gabilondok 33 urterekin utziko du Athletic, eta agian, baita futbola ere, oraindik ez baitu horren berri zehatzik eman.
Bere auzoko futbol taldean, Añorgan bertan, hasi zuen futbol ibilbidea Gabilondok. Ondoren, Realeko beheko mailetako taldeetan jokatu zuen; hiru denboraldi egin zituen Sansen, Hirugarren Mailan. Azkenean, 2000-01 denboraldian, Realeko lehen taldera jauzia eman zuen, 21 urterekin. Sei denboraldi bete zituen Gabilondok Realean; Ligako txapeldun ordea izan zen taldearekin, 2002-03 denboraldian, eta hurrengo denboraldian Champions League ere jokatu zuen. 2006ko udan, Athleticek fitxatu zuen.