Herrira egitasmoaren Egiako bilgunea aurkeztu dute auzoko kultur etxean. Hainbat egiatarren aurrean “guztien bilgunea” izatea nahi duten egitasmoaren nondik-norakoak azaldu dituzte. Nagusiek, presoen eta iheslarien aldeko “aktibazio soziala” eragitea xede dute, eta horretarako prestatu duten lan planteamenduaren berri eman dute. Oraingoz lau talde osatu dituzte Egian: Auzoarekin harremanak lantzeko, propaganda egiteko, presoei eta senideei asistentzia bermatzeko, eta presoei urtebetetzean idazteko. Ideia edo beharren arabera talde berriak egingo dituzte.
Aurkezpena datozen ekimenen berri emateko ere baliatu dute. Ekainaren 7tik 15era bitartean Elkartasun Astea egingo dute, eta uztailean, azken urteetan bezala, “Kaxuelitak” izeneko elkartasun menuak. Irailetik aurrerako egitasmoak, aldiz, Bilguneko kideekin adostuko dituzte. Ekitaldia amaitzeko, Egiako Herrira Bilgunearen argazkia egin dute bertaratutakoek.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea