Igeldo eta Zubieta eskola txikien festan izango dira
Larraulen ospatuko dute eskola txikien festa; Gipuzkoako hainbat udal ordezkari, irakasle, ikasle eta ikasle ohi bilduko dira
Larraulen ospatuko dute igandean Eskola Txikien festa. Gipuzkoako 20 alkatetik gora, 26 irakasle, 26 ikasle ohi eta egungo 26 ikasle elkartuko dira bertan. Zubieta eta Igeldoko eskoletako ordezkariek ere parte hartuko dute. Igeldoko udal ordezkari gisa Juan Karlos Izagirre alkatea izango da; eta Zubietako udal ordezkari gisa, Alazne Olaizola. Zubietako ikasle Katixa Izaga eta Mikel Bengoetxea ikasle ohia eta Maria Herrador irakaslea ere izango dira. Igeldoko eskolako Ane Cadarso zuzendariak ere parte hartuko du festan.