Uholdeen aurkako lehen neurriak hartu ahal izateko Plan Orokorra aldatuko dute
Urak eta uholdeek Martutenen kalte gehiago ez eragiteko, zubi berri bat eraikiko dute eta ibai bazterrean dauden hainbat eraikin eraitsiko dituzte. Izan ere, aurrerantzean, Urumearen ibilbidea egungoa baino askoz ere zabalagoa izango da. Lehen neurriak hartu ahal izateko Plan Orokorra egokitzea erabakiko du udalbatzak bihar. Abiadura Handiko Trenaren ibilbidea zehaztu bitartean, Martuteneko Portutxo, Sarroeta eta Trinkete eremuetan aldaketarik ez egiteko agindua ezarri zuten. Agindu hori bertan behera utziko dute bihar udal zinegotziek.