Zabalik dago Caritasen udako lanaldietan izena emateko epea
Urtero bezala, Caritas Gipuzkoak eta Espetxe Pastoraltzak, ADSIS fundazioaren laguntzarekin, gazteentzako udako lanaldiak antolatu dituzte. Caritasen lau zentrotan aritzea aukera dezakete partaideek: Aterpe, Aukera, Laguntza Etxea eta Betania. Hauetan, uztailaren 10etik 20ra egingo dute lan, 09:00etatik 15:00etara bitartean; Aukeranen kasuan izan ezik. Honetan, ordutegia laburragoa izango da, 09:00etatik 13:00etara. Martuteneko espetxeko lanaldia, berriz, uztailaren 21etik 29ra egingo dute; 10:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 19:00etara.
Lanaldietan parte hartzeko 20 urtetik gora izan behar da; Aukeran zentroaren kasuan, aldiz, 18 urtetik gora. Matrikulak 30 euroko kostua du eta 80 eurokoa ostatua ere nahi dutenek.
Izena eman edo informazio gehiagorako:
- Caritas Gipuzkoa (Jon): 943-440744 edo borondat@caritasgi.org
- Martuteneko espetxe (Luismi): 659107613