Igarotako bidearen kronologia bat

The Waterboys eta The Wedding Present Agertoki Berdean izango dira

The Waterboys.

Jada prest dago hurrengo Jazzaldian Zurriola hondartzako agertoki berdean joko duten taldeen egitaraua. Britaniar rockaren ordezkari garrantzitsuenetakoak diren The Waterboys eta The Wedding Present taldeak izan dira azkenak sartzen zerrenda honetan. Kontzertu bana eskainiko dute 47. ekitaldian. The Waterboys uztailaren 21ean 00:30ean izango da Zurriola hondartzako agertoki handian; eta The Wedding Present 22an, leku eta ordu berean Agertoki Berdeko egitaraua. Uztailak 19: Alabama Shakes (21:30) eta Sharon Jones & The Dap-Kings (00:30). Uztailak 20: Zola Jesus (21:30) eta Destroyer (00:30). Uztailak 21: Inra (11:00), Giranice (12:00), Peachy Joke (13:00), Jonathan Wilson (21:30) eta The Waterboys (00:30). Uztailak 22: Ras Miguel & Tafari (12:00), Supersweet (13:00), Gary Clark Jr. (21:30), The Wedding Present (00:30).
HITZAkide HITZAkide