Uholdeetarako larrialdi plan berri bat osatu dute
Uholdeei aurre egiteko larrialdi planak gabezia batzuk zituela ikusita, berria egitea erabaki du udaleko Babes Zibilak.
Besteak beste, larrialdi egoera ezarri baino lehen hartu beharreko neurriak indartzea du helburu. Uholde ondorengo fasean, garbiketa eta egokitzapenak ahalik eta azkarren egiteko pausoak finkatzen ditu, halaber.
Urumea ibarreko atari bakoitzean eskuorriak banatuko dituzte planaren berri emateko.