Hiri Azpiegituretarako zinegotzi Nora Galparsoro, azalpenak ematen zozketaren ondoren. (Argazkia: Mikel Goñi)
Atano III.aren itzalaren babesean egon dira hondartzetako karpa, eguzkitako eta eguzki-oihalen zozketa ikustera joandakoak ekitaldia hasi baino lehen. Azkeneko uneko zehaztapenak begiratuta, harmailetan eseri dira zozketaren nondik norakoak zuzenean ikustera bertaratu diren 200 pertsona inguru.
Ordenagailuaren laguntzaz zoriz aukeratutako pertsonek zein karpa, eguzkitako eta eguzki-oihal egokitu zaien jakin ahal izan dute, denbora gutxiren bueltan; izan ere emaitzak unean-unean jarri baitituzte ikusgai korridoreetako hormetan.
Zozketaren bukaeran zalantzak argitzeko eta kexuak azaltzeko aukera izan dute interesdunek. Izan ere, zozketaren arduradunek, tartean Galparsorok zinegotzia eta Landa teknikariak, argibideak eman baitizkiete mahairaino gerturatu direnei. Donostiako hondartzeko toldoen zozketaren emaitzak udalaren webgunean ikus daitezke.
Hiri Azpiegituretarako zinegotzi Nora Galparsorok azalpenak ematen zozketaren ondoren. (Argazkia: Mikel Goñi)
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea