Igeldoko Itsas Aurre elkarteak bilera bat egiteko eskatu dio Diputazioari, desanexioaz hitz egiteko
Bihar Diputazioaren aurrean kontzentrazioa egingo dute 12:30ean
Itsas Aurre elkarteak, Igeldoren desanexioaren alde lanean dihardu. Atzo herri batzarra deitu zuen, eta haren bitartez Gipuzkoako Diputazioari eskatu dio bilera bat egiteko, desanexioaren gaia aztertu dezan. Diputazioan gobernu aldaketa izan denez, Itsas Aurrek Aldundi berriak aurrekoek hartutako erabakia aztertzea nahi du: “Bere garaian erabaki politikoa izan zen eta gobernu aldaketarekin aukera berria izan dezakegula uste dugu”. Bihar Diputazioaren aurrean kontzentrazioa egingo dute 12:30ean.