Jende asko izan da Atano III.ean, eguzki ohialen zozketan
zozketaren emaitzak erabaki behar zuen uda honetan toldoa izango duten edo ez. Lehen aldiz zozketa irekia egin dute.
Bertaratutakoen artean zozketaren aldeko jarrera izan da nagusia; nahiz eta askok sistema ulerterrazago baten beharra nabarmendu duten. Josefa Zendoiak “betidanik” izan du eguzki-oihala bere etxe parean, Kontxan; hala ere, begi onez ikusten du zozketa bidez toldoak banatzea. “Beti ere, ondo egiten bada”. Marian Goemez ere zozketaren aldekoa da, baina berak uste du “hala beharrez” aldatu behar dela sistema.”Oso korapilatsua da, eta gehienok adinekoak gara”,
Kritikoagoa izan da Juan Iturria. “Horrelako zozketak lehenago egin behar dira; otsailean. Honek erakusten du gaur egun dagoen anabasa”. Iturriak gainera eguzki oihalen eta besteen zozketa ez zuen beharrezkotzat jotzen. “Nik 40 urtez izan dut oihala, eta orain gabe gelditu naiz”. Iritzi berekoak ziren beste hainbat pertsona, eta zozketaren beharra ez zegoela adieraztean, eguneko alokairuzkoak mantendu beharrean, eskatu berri duten pertsonei horiek ematea proposatzen zuten.
Zozketaren bukaeran zalantzak argitzeko eta kexuak azaltzeko aukera izan dute interesdunek. Izan ere, zozketaren arduradunek, tartean Galparsorok zinegotzia eta Landa teknikariak, argibideak eman baitizkiete mahairaino gerturatu direnei. Donostiako hondartzeko toldoen zozketaren emaitzak udalaren webgunean ikus daitezke.
Hondartzetako karpa, eguzkitako eta eguzki-oihalen zozketa jendetsua egin dute gaur Atano III.a pilotalekuan. Udal arduradun eta komunikabideetako langileez gain, ehunka parte hartzaile ere izan dira eguerdian izandako zorizko banaketan. Nora Galparsoro Hiri Azpiegitura eta Zerbitzuetarako zinegotzia izan da ekitaldiaren burua, eta berarekin batera Jon Landa Hondartza teknikaria, Elena Aizmendi udal langilea, eta Iñaki Txintxurreta fede-emaile publikoa.
Hasi aurretik jendetza zegoen pilotalekuaren atearen ondoan. Izan ere,