Liburu dendetara iritsi da 'Marlboro gizona'
Mikel Zubeldia amaratarraren Marlboro gizona ipuin liburua dendetara iritsi da. Idazle donostiarrak Donostia Hiria Kutxa saria irabazi zuen lan horrekin, eta sariaren parte bat Alberdania argitaletxearen eskutik liburua plazaratzea zen. Aurtengo sariaren berrikuntza ipuin irabazlearekin batera egilearen beste bi narrazio argitaratzea izan da, ipuin liburua osatuz. Aurkezpen ekitaldi berean Arrate Egaña errenteriarra izan da, berak irabazi baitu Donostia Hiria Kutxa saria antzerki alorrean, Egia antzezlanarekin.