Ander Izagirrek gaur aurkeztuko du 'Plomo en los bolsillos' liburua Parte Zaharrean
Plomo en los bolsillos‘ liburuaren jende aurreko aurkezpena egingo du, gaur, Ander Izagirre kazetari donostiarrak Liburutegi Nagusiaren San Jeronimo kaleko sotoan, 19:30ean. Izagirrek Libros del K.O. argitaletxearekin plazaratu du txirrindularitza gaitzat duen idazlana, eta Peio Ruiz Cabestany txirrindulari ohia izango du bidelagun aurkezpenean.
Amaieran, idazleak liburuaren aleak sinatuko ditu.
Izagirrek Plomo en los bolsillos liburuan Frantziako Tourrean gertatutako historiak bildu ditu; era berean, proba horretan handiak izan diren izenak eta ezezagunagoak direnak ere elkartu ditu.
‘