Arantxa Gurmendik Nikaraguako emakumeei buruz egindako dokumentala aurkeztuko du Altzan eta Intxaurrondon
Arantxa Gurmendi donostiarraren Xochit Acatl, Un sueño hecho realidad dokumentala ikusteko bi aukera izango dira aste honetan. Bihar, Tomasene liburutegian, 19:30ean; eta ostegunean, Intxaurrondo kultur etxean, 18:00etan. Lanak Mertxe Brosa andoaindarrak orain 20 urte baino gehiago Malpaisilloko (Nikaragua) emakume nekazariei laguntzeko abian jarritako garapen proiektua azaltzen du. Emanaldiaren ondoren, Gurmendik Xochilteko emakumeek euren ahalduntzearen eta berdintasunaren alde egindako urratsei buruz hitz egingo du.