Bruce Springsteen, ekaitza baino indartsuago
AEBetako rock izarrak Anoeta bete zuten zaleak asebete zituen
Anoetan Bruce Springsteen ikusteko bildutako ia 45.000 bat zaleek oihu egin zuten batera larunbatean. The Boss-en indarrak Anoetan bildutakoak asetu zituen, euripean izan bazen ere. Ekaitza baino indartsuago agertu zen New Jerseyko rockeroa. Doinu zaharrak eta Wrecking Ball disko berriko doinuak nahastu zituen hiru orduko emanaldian.
Eguraldiari keinu bat eginez, Creedence Clearwater Revival-en Who’ll Stop the rain kantarekin hasiera eman zion kontzertuari. The E Street Band-eko kideek, gainera, ez zioten hutsik egiten. Badira ia 40 urte sortu zutela, eta Springsteen-ek haiekin jo du beti.
Springsteen-ek Euskal Herrian emandako laugarren kontzertua izan zen larunbatekoa, eta bigarrena Donostian. 2007ko azaroaren 25ean Barakaldoko BEC-en aritu zen. 2008ko uztailaren 15ean Anoeta estadioan, eta 2009ko uztailaren 26an, San Mamesen. Gorka Bravo argazkilariak kontzertuan egindako argazkiak argitaratu ditu Irutxuloko Hitzak.
- 62 urterekin, rockero nekaezina dela erakutsi zuen Springsteen-ek. (Argazkia: Gorka Bravo)
- “Gabon Donostia” esan zuen Anoetan bere zain zeudenak agurtzeko. (Argazkia: Gorka Bravo)
- Springsteen kementsu agertu zen larunbat gauean. (Argazkia: Gorka Bravo)
- ‘Wrecking ball’ disko berriko kantak eta klasikoak nahastu zituen zuzenekoan. (Argazkia: Gorka Bravo)
- Hiru orduko ikuskizuna eskaini zuen Springsteen-ek. (Argazkia: Gorka Bravo)
- Ia 45.000 zale bildu ziren anoetan ‘The Boss’ ikusteko. (Argazkia: Gorka Bravo)








